jueves, 8 de diciembre de 2011

Jostailuei buruzko datu batzuk!!

Zer hartu behar da kontuan jostailu bat hautatzeko unean ? 

Hainbat dira kontuan izan behar ditugun ezaugarriak, besteak beste:

- Ze adinetarako aproposa den.
- Segurua den.
- Ingurunea. Ze ingurutan jolastuko duen jostailuarekin.
- Umearen ezaugarriak. Umearentzat dibertigarria izatea.
-...
Jostailuak jolasteko dira, baina ez da zertan jostailuak erabili behar jolasteko. Jostailu gabe ere jolastu dezakegu.




sábado, 3 de diciembre de 2011

Zer da hezkidetza?

Baturik eta banaturik, neskato eta mutikoei egindako giza sozializazio prozesua, zeinean helburutzat, jaiotzako jatorria eta sexu izandakoak izanik ere, garapen pertsonala bultzatzen duen jarduera sistematikoa ezartzen den, eraikuntza sozial komuna lortzeko. Berdintasunaren ideologian oinarritzen da, askatasuna, ezberdintasuna eta elkartasuna gehituz.

Jakin beharreko hainbat kontzeptu...

*AURREIRITZI SEXISTAK: Pertsona, objetu eta kontzeptuei buruzko balore epaien formulazioa, generoaren hierarkizazio diskriminatzailetik (emakume=ahula, gizona=gogorra). Pertsona bakoitzak dituen ezaugarri biologikoetatik, zenbait rol edota portaera emakume eta gizonekin lotzean datza.

*BALOREAK: Kontzeptu antolatu eta hierarkizatuak osatzen dituzten gizarte eraikuntzak, gizakien portaerarengan eragina dutenak. Aldatu egiten dira gizarte batetik bestera, kultura batetik bestera, edo aro batetik bestera.

*DISKRIMINAZIO POSITIBOA: Sexu eta talde sozial baten egoera kaltetuaren onarpena eta desoreka hau konpentsatzeko joera. Ekintza positibotik, sexuaren arabera, gure gizartean dauden desberdintasunak konpentsatzeko ezartzen den neurrien multzoa da. Justizia eta konpentsazio ekintza da, baina ez beste sexuaren kontrakoa.

*FEMINISMOA: Doktrina eta mugimendu sozialaren multzoa eta teoria, helburutzat gizonen eta emakumeen estatus sozialak berdintzea duena; gizonek dituzten eskubide berak eskatzen ditu emakumeentzat ere, batez ere berdintasun zibila, juridikoa, ekonomikoa eta profesionala azpimarratzen direlarik.

*GENERO AZTERKETA: Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak identifikatu eta ulertzen saiatzen da, ezberdintasunak bere rol eta erantzunkizunen arabera, baliabideen eskuratze eta kontrolaren arabera, bere behar eta interesen arabera, baliabideen eskuratze eta kontrolaren arabera.

*ROLA: Rola edo paper soziala da zeregin eta eginkizunen, bai eta portaeren itxarobideen multzoa. Elementu horien guztien oinarria da pertsona bakoitzak talde sozial konkretu batean duen egoera edo estatusa. Aipa daitezke rol tradizional maskulinoak eta femeninoak, gizartearen eremu publikoei eta pribatuei dagozkienak.

Jolas gehiago!!

Internet oso tresna baliagarria da gaur egun. Gure interesekoa den edozein gauza aurki dezakegu bertan. Nik, adibidez, oso erakargarria iruditu zaidan web orri bat topatu dut. IRAKURKLIK-en umeentzako entretenimendu mordo daude,besteak beste, eskulanak eta jolasak. Azken hauek aniztasun handikoak dira: batzuekin naturaren munduan murgilduko gara, eta beste batzuekin ipuinak landuko ditugu. Horrez gain, bideoak, musika, eta beste motatako ekintzak izango dituzue eskura. Hemen uzten dizuet link-a. Beno ba, denok jolastera!!


IRAKURKLIK

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Jostailuen inbasioa!!

Bueno, gaur gogor ekin diot lanari eta jostailuen inguruko erreportai bat aurkitu dut "Argia" aldizkarian. Ixiar eta Estitxu Eizagirrek testu honen bitartez gaur egun jostailuen zenbait datu jakinaraziko dizkigute. Niri, nahiko interesgarri iruditu zait, espero dut zuek gauza bera pentsatzea.


 
«Bizitza guztian sustatu behar genuke jolasa, garapenerako ona baita»

Jostailuek zer garrantzia dute?
Jostailuak baino garrantzia handiagoa jolasak berak dauka. Jolasa mundu sinboliko oso bat da, umearentzat hain itzela den errealitatea barneratzeko modu bat da, errepresentazio modu bat, errealitatea ulertzeko, onartzeko, egokitzeko modu bat. Jolasak badu beste ezaugarri bat garapenerako oso garrantzitsua dena, eta askotan eten egiten duguna: jakin-mina. Jakin-mina, guk "jolasa" esaten diogun hori, haurraren aktibitate nagusia da. Jakin-min hori elikatu egin behar da, bai komunikazio aldetik eta bai manipulazio aldetik, bestela iristen da une bat umeak interesa galtzen duena, galdetzeari uzten diona, ukitzeari uzten dionaà lotu egiten duguna.

Zer hartu behar da kontuan jostailu bat hautatzeko unean?
Batetik umea bera, eta bestetik bere ingurunea. Ume jakin horri erreparatu behar zaio, zer trebetasun dituen landuenak eta zeintzuk gehiago garatu beharrekoak, nortasun aldetik zer premia dituen, zein zaletasun dituen. Haur hori bere gurasoek ezagutzen dute inork baino hobeto. Horrez gain, ez da pentsatu behar oparia haur horrek jasotzeko bakarrik denik, haurrak jolasteko dela baizik, beraz, ingurunean jostailu horrekin jolasteko aukera behar du izan, espazioa aproposa behar du izan, eta norekin jolastu eduki behar du. Jostailua ez da isolatzeko gauza bat, elkarbanatzeko gauza bat da, eta askotan hartu-emanak eraikitzeko, komunikaziorako elementu bat izan daiteke.

Jostailuak adinka sailkatzen dira dendatan.
Hori ere ez al da kontsumorako beste amu bat?
Bai, halaxe da. Jostailu bat izan daiteke erratz bat, edo egur pusketa bat. Nik ez nuke joko esatera: "Jostailu aproposenak dira jostailu didaktiko labela daukatenak, eta halako adinetik halako adinetara". Ikusi umeak zer zaletasun dituen eta haur horren garapenerako erabili. Merkatua itzela da, eta beti jotzen dugu halako "jostailu" formatura, baina askotan pintza kutxa bat ume batentzat ikaragarrizko jostailua izan daiteke. Halako opariak gutxietsi egiten ditugu, eta sasoi batean erabiltzen genituen ikaragarri. Zer gertatzen da? Sasoi batean ere ez zegoela halako aukerarik, egoera sozio-ekonomikoa ere estuagoa zela, eta gehitu horri gaurko hedabideak, eta gaurko inguru soziala, eta gaurko kontsumo gizartea, etaà

Badirudi behin adin batetik aurrera jostailuak ez direla opari "egokiak".
Jolasa ume garaira bakarrik mugatzen dugu, bai, eta tristea da oso. Bizitza guztian sustatu behar genuke jolasa, garapenerako ona baita. Helduok jolastea "umekeriatzat" jotzen dugu, baina jolasteko beharra izan badugunez, beste itxura bat eman behar izaten diete helduen jolasei, mahai-joko edo rol jokoei, esaterako.

Jakina, hor ere merkatuak oso garbi ikusten du etekin ekonomikoak nondik ateratzen dituen. Aurrekontuen zati handi bat umeei begira egindako opariak dira. Gazteei zer oparitu ere ez dakigu askotan, baina jostailurik ez behintzat; eta helduei ere jostailurik ez, mesedez! Eta aiton-amonak? Inkognita, horiek jada ez dira existitzen iragarkietan. Zer egiten da aiton-amonen ludikotasuna lantzeko? Ez dago eskaintzarik, dagoeneko ez baitira kontsumo elementu. Eta zergatik ez dute jolastu behar eraikuntza piezekin, edo galdera-erantzun mahai jokoekin?

Gabonetan derrigor egin beharreko oparia bihurtu da jostailua. Horrek zer dakar?
Hasteko, gaur egun jostailuak kasik data jakin horretan bakarrik oparitzen dira, eta berez ez dago garairik jostailuentzat. Jostailuak eta jolasa edozein unetan oparitu, jaso, eman daitezke. Heziketaren osagarri den elementu bat baita jolastea.

Gabonetan, berriz, presio soziala itzela da. Bai guraso, bai familia, behartuta daude batetik oparitzera, eta bestetik jostailuak oparitzera. Jada halako puntu batera iritsi gara, pentsatzen dugula gainera diru bat alferrik galtzen ari garela, baina gastatu beharreko dirua dela. Ez gara pentsatzen ari: "Ea nolakoa den gure umea, eta zein jostailu den beretzat aproposa", baizik eta diru bat gastatu behar dugula, eta ea berak zer eskatzen duen. Eta berak zer eskatzen du? Bada, berak ez daki zer eskatu, eta begiratuko du ea lagunek zer eskatzen duten, telebistako iragarkiek zer diotenà Etxeko postontzietan egunero jasotzen ditugu jostailu denda handietako dosier osoak direnak. Dagoeneko guraso askok eta askok, zer da egiten dutena? Hasteko, non erosi ikusi, umeari katalogo jakin bat eman, eta esan "markatu æxÆ batez zuk nahi duzuna". Umeak ere badaki sasoi horretan jostailua jaso behar duela, beraz, espero du. Baina ez du espero halako irrikaz, "ea nahi nuen hura lortzen dudan", baizik eta "beno, jasoko dudanez ea zer eskatzen dudan".

Gero urtean zehar oparitzen direnean jostailuak, batez ere urtebetetzeetan egiten dira, eta hor bai iruditzen zait umeak libreagoak direla eskatzeko, eta gurasoek ere beste askatasun bat dutela aukeratzeko, erlaxatuagoak daude.

Guraso askok opari gehiegikeriari aurre egin nahi izaten dio, baina inguruaren presioa itzela da.
Azkenean guztiok erortzen gara zulo berera, ez dugulako gure ingurukoek sufritzerik nahi. Ohartzen gara derrigorrezko elementu batzuk direla, nahiz eta zentzugabekoak izan. Oparirik ez egitean, zapuzketa sortzen da, bazterketa sortzen da, eta hori ez dugu inork nahi. Gainera, zoritxarrez, Gabonetako opariak umeentzat taldeko integrazio elementu bilakatu dira gaur egun. Opariak jaso eta gero galdeketa dator beti lagun taldean: "Eta zuri zer oparitu dizute? ", eta hor ebazpen bat dago, eta zenbat edo nolako jostailuak jaso, taldean bere tokia finkatzeko edo kolokan jartzeko neurgailu bat ere bada.

Irtenbidea, oparia zentzudun jokatuz erostea da, edo bihotzari kasu eginez, berdin zait, baina ez poltsikoarekin. Aprobetxa dezagun oparia erosteko erritual hori, garapenerako lagungarri izango den oparia erosteko. Merkatua oso zabala da, eta produktuak ikaragarri daude; gertatzen dena da, sasoi honetan zentratu egiten dela, eta eskaintza ugariagoa baina murritzagoa dela. Miatzeko jarrera hartu behar da, zentzudun jokatuz erosteko. Eta bestetik, heziketa prozesua dago. Haur eta gazteekin kontsumo presio horren zentzugabekeria eta interesak landu egin behar dira. Eta landu benetan bere gustuak, bere interesak nondik doazen, bere burua indartzeko, eta halako irizpide kritiko bat sortzeko. Eurak kontziente baldin badira, hor egongo da lagun taldea, baina taldeak ez dio hainbesterako eraginik egingo, eta gai izango dira taldearen aurrean justifikatzeko. Oso memento aproposa da hau, (nabarmena delako), haurrarekin hedabideak lantzeko, agertzen diren iragarkiek zer duten errealitate eta zer fikzio ikusteko, engainua igartzekoà Baina horretarako gurasook seme-alabekin egon behar dugu, eta komunikazioak existitu behar du, eta etengabeko hezkuntzaren txipa behar dugu izan, memento bakoitzak seme-alaben garapenerako eman dezakeena aprobetxatzeko. Hedabiderik gabe biziko ez garenez, irizpide kritikoa landu beharko dugu, hedabideak nola erabili jakin dezaten, eragin kaltegarriak saihesteko. Alde txar guztietatik ere atera liteke irakaspenik eta aprobetxatu daitezke hezkuntza prozesuetarako.

Jolas motak

Hainbat jolas ezberdin daude baina, hala ere, zenbait ezaugarri amankomunean dute.
Hariketa jolasa, jolas sinbolikoa, arau jolasa eta eraikuntza jolasa.

1- Ariketa jolasa

Jolas sentsoriala eta mugimenduzkoa, ariketa egitea edota berehalako emaitzak lortu eta eragitea helburu duten errepikapenezko jolasak dira ariketa jolasak.

Ezin esan dezakegu zein momentutan hasten den umea jolasten, pixkanaka-pixkanaka hasten baita. Piageten ustez, umeen lehenengo jolasak ariketa sentsoriomotoreen agerpenak dira, non ariketak berez egiten diren. Umeak eskema bat erabiltzen ari da, bere helburua lortu eta gero ekintzarekin jarraitzen du plazer hutsez.
Ikuspuntu honetatik, jolasen aurretiko ekintza bat bezala airean surgatzea da..

Lehenengo hiru estadio sentsoriomotoretan jada ikusi daiteke umeak ekintza gogo funtzionalengatik jokatzen duela.
Adib.: Hasieran umeak hankak mugitzen ditu izarak kentzeko, behin izarak kenduta, umeak hankak mugitzen jarraitzen ditu plazer hutsez.

Bostgarren estadio sentsoriomotorean, umeak bere ekintzak zailago jartzen joango da, hori egiteak sortzen duen gozamenagatik.
Jolasaren eta ekintzaren arteko mugak oso ahulak dira. Ekintza ludikoetan nabarmentzen dena ez dira emaitzak, baizik eta ekintzaren ariketa.
Objetuaren ikerketa batzuetan umeak objetuarengatik interesa galtzea dakar ekintzari garrantzia handiagoa emanez.

Laugarren estadioan, objetuak garrantzia galtzen du honako hau lortu nahi duenean, objetua eta umearen artean dauden gauzak direla medio.
Era honetan eskema multzo bat eskema ludikoetan bihurtzen da. Batzutan ekintzak gorputza parte hartzean datza eta beste batzutan objetuen gaineko ekintzetan.
Hiru urtetik aurrera jolas hauek gaitasun eta mugikortasun ekintzekin lotzen dira. Horien artean daude bizikleta, pilota, eskujokoak, ziba…
Ariketa jolasek hainbat gaitasun garatzen lagundu eta zentzumenen garapena bultzatzen dute, hainbat mugimendu eta desplazamenduren arteko koordinazioa errazteaz gainera. Era berean, kausa-efektu gertaera ulertzen eta lehen arrazoibideak egiten laguntzen dute. Norberak bere burua gainditzeko lagungarri dira, zenbat eta gehiago praktikatu, hobea izaten baita emaitza.

Haurrak gurasoekin ere jolasten dute, eta interakzio ludiko batean sartzen dira gurasoekin. Hasiera batean gurasoak dira ekintza hori hasten dutenak, hala ere, umeak ez du pasiboki parte hartzen.
Umeak ere gozamen handia sentitzen dute airean altxatzen zaienean eta mugitzen zaienean, baita airera botatzen zaienean gero berriz arrapatuak izateko

Umeen beste umeenganako interesa oso murriztua da aro sentsoriomotorean zehar. Lehenengo urteetan batez ere, haien arteko jolasak jostailuak kentzean datza. Normalean umeak helduekin jolasten dute, hauek haien ekintzak umeentzako moldatzen dituztelako, baina hau ez da berdin gertatzen bere adinako beste ume batekin.

Aro sentsoriomotorearen bukaera arte ez da ahalmen sinbolikoa agertzen eta jolas mota asko aldatu egingo dira.
Ekintza motorearen jolasa ez da desagertuko aro sentsoriomotorearen bukaera arte, baizik eta denbora luze iraungo du, esan dezakegu bizitza osoan zehar.

Umeak egiten duten jolas motoreetako bat jolas iskanbilatsua--turbulentoa da, honako hau, normalean taldeka lantzen dira. Jolas hau, lasterketan, saltoak, jauziak, arrapaketak, borrokak, kolpeak, barreak eta keinuak osatzen dute. Normalean, borrokako jolasak izaten dira.
Lau-bost urteetan umeek halako jolas mota asko erabiltzen dute, baina gehiago ematen da mutiletan nesketan baino. Neskeengan normalagoak diren ekintzak, korrika egitea edo kulunkatzea dira. Gehienetan, eskolatik irten eta gero ematen dira.

2-Jolas sinbolikoa

Gauzei, pertsonei, ekintzei edota gertaerei esanahi berriak ematen dizkieten jolasak dira.
Gertaerak irudikatzen ditu eta rolen bidez eta asmatutako edo egiazko pertsonaien bidez, escena sinesgarriak interpretazten ditu. Helduen imitazio jokoa da.Jolas mota hau bi urte ingururekin aebiltzen hasten da eta haurra adinean aurrera joan ahala, gero eta konplexuagoa da.Lehen urteetan gertuko bizimoduan oinarritzen da(mutil-neska kontzeptuak,familia, animaliak, estola,etxea,jostailuak,…), eta gero, urrunago dauden inguruetan( irakasleak,gizarte rolak,fikziozko pertsonaiak…).
Urte eta erdian, gero eta argiagoagerten hasten dira ekintza sinbolikoak helburu ludiko batekin.

Adib:Egunkaria irakurtzen ari direla atzamarrarekin zenbait lerro markatuz eta baxu hitz egiten edo kutxa huts bat mugitu auto bat izan balitz bezala.
Oso interesgarriak dira hoiek zeinetan pertsonaiak, panpin bat izan daitezkeen, eta umeak beldur dien ekintzak edo egin nahi ez dituen ekintzak burutzen dituen.
Hiru urte eta erdi inguruan neskatoa beldur da lorategira ateratzeko hontzuri batzuk entzun dituelako eta azaltzen du nola lorategian hontzuri bat zegoen eta nola bere kuxinak lorategira irten den zapata handi batzuekin eta hontzuria ikaratu egin da eta ihes egin du.
Lau urtetik aurrera aurrerapenak ikusten dira jolasen zailtasunean, errealitatearen aurkezpen zehatzago bat eginten baita. Beste gauza garrantzitsu bat egoera sozialen aurkezpena da, zeinetan umeak gidoi moduan ezagutzen duguna egiten duten.Hauek egoera sozialen eskemak dira.
Garai honetan umeak aita eta amatara, medikuetara, andereñoetara,eskoletara eta beste edozein jolas sozialetara jolasten dira. Jolas hauetan parte har dezakete bai benetazko zein irudizko pertsonak . Jolas hauek oso zailak dira eta oso erabilgarriak dira egoera sozialei aurre egiteko.

Adib: Bi neska, bata bost urtekoa eta bestea sei urtekoa, dendetara jolasten ari dira , txikia dendaria da eta nagusia eroslea. Txikiak dendako zenbait gauza ematen dio nagusiari, beraz, erosleak dirua ematen dio eta ikustean dendariak ez dizkiola bueltak ematen azaltzen sio bueltak eman behar dizkiola eta hori txikiak ez zeukan oentsatuta egitea.
Jolas sinbolikoan objektuek garrantzia handia dute.Umeek jolasetan bi pertsonai mota erabiltzen dituzte, esteriotipatuak eta fikziozkoak deiturikoak.Esteriotipatuak bereizten dira bere betebeharretatik edo ekintzetatik zenbat eta errealagoak izaten saiatzen direlako, fikziozkoak berriz, izen bereziak dituzten pertsonaiak direlako eta espero ez diren jarrerak dituztelako.Normalena da umeek pertsonai hoiek ez imitatzea baizik eta normalena hoiekin hitz egitea da.
Protagonistek betetzen dituzten papelak alda daitezke aurkezpenaren edozein momentuan. Baina normalean sexua mantendu egiten da mutil batek neska baten papela betetzea eta normalean mutilek betiko pertsonaiak aukeratzen dituzte, adibidez: mekaniko bat autoak konpontzen dituenak.
Orokorrean, mutilak nahiago dute papel aktiboagoa bat.
Jolasen edukien gehiengoa mundu arruntetik hartuta daude, helduek burutzen dituzten ekintzetatik edo telebistako programetatik.
Umeen garapenean laguntzen duten jolas hauen garrantzia oso handia da, bere interakzio sozialentzako mesedegarriak direlako eta arazoei aurre egiteko balio zaielako.
Jolasen bitartez umeak bere sentimenduak,desirak eta errealitatearekin dituen harremanak, horregaitik jolas sinbolikoa oso erabilia izan da diagnostikorako metodo gisa eta arazoak dituzten umeen tratamendurako.
Jolasen bidez umeak errealitatearen azterketa fisikoa zein soziala giten du.
Materialak ilusita hitz egin dezakegu, beste ume batzuekin egiten diren jolasaz, jolas sozialei buruz baina umeak hizkuntzarekin ere jolas dezakete. Hizkuntza erabiltzen, umeek ezaugarri ezberdineko jolasak egin ditzakete eta haien lehenengo jolasak zaratazkoak edo soinuekin egiten direnak dira.Jolas mota honek oraindik mugimenduzko osagai argi bat dauka eta ez dirudi itxura sinbolikoa duenik.
Hizkuntzarekin egiten diren jolasak oso ugariak dira eta beranduago umeak sistema linguistikoarekin jolasten hasten da. Baina jolas sozialetan ere hizkuntzak oso papel garrantzitsua betetzen du.Garvey-ek hizkuntzarekin zerikusia duten hiru jolas social mota bereizten ditu:
a)Bat- bateko arrima jolasak eta hitzezko jolasak,txikigarriak osatzen,hitzen eratorriak eginez.
b)Fnatasiazko jolasak, hitz berriak asmatuz, zentsu gabeko silabak erabiliz eta hitz zirikagarriak erabiliz, gozamen handia ematen dizkietenak.
c) Azkenik,elkarrizketa jolask zeinetan umeak helduak imitatzen dituzten.
Zazpi urtetik aurrera, jolas sinbolikoa gero eta zailagoa bilakatzen da eta mozorroen erabilerai lotuta dago edo antzerkietara zeinetan neskak panpinen jolasetara jolasten duten.
Zortzi urtetik aurrera jolas sinbolikoaren garrantzia gutxitzen hasten da.Jostailu hauen adibide dira pelutxeak,musika tresnak, super-heroiak,mozorroak eta modu batera edo bestera nagusien mundua errepikatzen duten jolas guztiak.
Jolas sinbolikoak oinarrizkoak dira haurrek gure ingurua uler dezaten. Jolas hauekin zer dagoen ongi eta zer gaizki Isasi eta practican jartzen dute eta berdin gertatzen da gizartean etarrita dauden rolekin ere. Lengoaiarekin garapena jolas mota honekin lotuta doa, jolasten ari direnean gauzak hitzez adierazten baitituzte. Irudimena eta sormena ere bultzatzen ditu jolas sinbolikoak.Garrantzizkoa da zein rol mota imitatzen dituzten lantzea, sexismo aeta lehiakortasuna bezalako balore negatiboak ez sustatzeko.

3- Arau jolasa

Arau jolasek jarraitu beharreko azalpenak edota arauak dituzte eta parte hartzaileek horien berri izan eta onartu egin behar dituzte, aurreikusitako helburua lortzeko.

Sei zazpi urte inguru beste jolas mota bat agertzen da, honako hau soziala da eta arauak dira jolasa mugatzen duena.
Arau jolasen berezitasuna, jokalariak arauak errespetatu behar dituztela da eta hauek dira jolasa nork irabaziko duen erabakitzen duena, ezaugarri mota hau jolas sinbolikoetan ez zegoen, bertan, inork ez zuelako irabazten.
Jolas hau, garapen sozialetik puntu garrantzitsu bat betetzen du, umeak lankidetzan aritu behar dira jolasa aurrera eramateko eta guztiak arauetara egokitu behar dira, baina era berean, beraien artean lehian arituko dira lankideari edo kontrako taldeari irabazten ez usteko.
Hasieran gaitasun jolasak izaten dira, baita asoziazio eta arreta jolasak ere, eta askotan heldu baten edo zaharragoa den haur baten laguntza behar izaten dute. Haurra helduagoa denean, mahai jolasak izan ohi dira multzo honetan sartzen direnak (dominoa, bikoteak, tribiala…), baina bestelako arau jolasak ere badira. Hala nola, punteria jolasak, mahai-futbola… Arau jolasekin aritzeko, lagun bat baino gehiago behar izaten dira, nahiz eta joko indibidualak ere izan daitezkeen.

Arau jolasak funtsezkoak dira gizarteratzeko elementu moduan, haurrei galtzen eta irabazten, euren txanda eta arauak errespetatzen eta euren lagunen ekintza eta iritziak kontuan hartzen erakusten baitiete. Gainera, bestelako ezagutzak eta gaitasunak ikasteko ere oinarrizkoak dira. Lengoaiaren, memoriaren, arrazonamenduaren, arretaren eta gogoetaren garapena bultzatzen dute.


Piagetek, hainbat ikasketa egin zituen arau jolasei buruz, batez ere, kaniken jolasan eta ezkutaketan.
Arauei buruzko bere ikasketak bi ikuspegietan zentratzen dira. Alde batetik, “arauen praktika”, hau da, zeintzuk diren arauak eta nola erabiltzen dituzten, eta beste aldetik, arauen “ezaguera” ( kontzientzia).

Alde batetik, arauen praktikan, Piagetek lau etapa bereizten ditu:

1-Mugimenduzkoa-Sentsoriomotorea:
Hasierako momentutik umeak pilotekin mugimenduzko(motor) jolas bat egiten du eta bertan libreki jolasten du inolako arauekin

2-Egozentrika- 2-5 urtetik aurrera:
Egozentrikoa deritzon etapa batean, umeak kanpoko ume helduak eginiko arauak imitatzen saiatzen da, baina egia esateko ezin ditu oraindik jarraitu txikiegia delako.
Nahiz eta ume guztiak batera jolastu, arauak ez ditu bukaerako emaitzak zehazten, gainera jolasa amaitu eta gero umeei nor irabazi duen galdetuz gero, beraiek denek irabazleak direla esango dute.

3-Lankidetasuna- 7-8 urtetik aurrera:
Hirugarren etapan, zazpi urtetik aurrerakoa, umea jolas soziala gauzatzen du arauak bateratuz eta lankidetasuna erreala ezarriz. Umeak kontzienteak dira arau hoiekin jolastu behar direla eta ez direla aldatu.

4-Kodeketa / Kodifikazioa- 11-12 urtetik aurrera:
Azkenik, laugarren etapan, arauen kodeketa emanten da. Hemen, jokalariak arauak aukeratzen dituzte eta aldatu ahal dituzte egokiak ez badira.

Beste aldetik, umeen arauen ezagueraz ekin zion, eta bertan Piagetek hiru maila bereizten ditu:

1- Bi eta lau urte bitartean:
Lehenengo mailan, araua oraindik ez da derrigorrezkoa, oraindik mugimenduzko arauari garrantzia gehiago ematen delako.

2- Bost eta bederatzi urte bitartean:
Bigarren mailan, araua sakratua eta ukiezina izatera pasatzen da. Jatorri heldua dauka eta horregatik ezin dira aldatu.

3- Hamar-hamabi urtekin:
Hirugarren mailan, arauak norma libreki onartua bezala hartzen dira jokalariekiko elkar-adostasunez. Beraz, arau hauek aldatu ahal dira jokalari guztiak konforme badaude, baina arauak jarriz gero derrigorrez errespetatu behar dira tranpak egin barik.

Arau jolasen boterea handia da eta ume bakoitzaren berezko kulturan parte hartzen du eta hau, ume batetik bestera transmititzen da.
Arau jolasak mugimendu handiko kiroletan hedatu dira.
Azkenik, aldaketa sozialak alde batera utzita, esan beharra dago, umeak jolasteri denbora asko ematen diotela eta arau tradizionalak dituzten jolasetan ere aritzen direla.

4- Eraikuntza jolasa

Lotu beharreko piezak diztuten jolasak, muntaia jolasak eta antzekoak sartzen dira eraikuntza jolasen multzoan.

Jolas mota hau eraikitzeko helburuarekin egiten da eta eraikuntza hori koordinatutako hainbat mugimendu eta ekintzen bidez lortzen da. Bizitzako lehen urteetan eraikuntzak oso sinpleak izaten dira, gehienetan bakarkako jolasa izaten da baina taldetan ere jolas daiteke, hala ere, askotan, pertsona heldu baten laguntza behar izaten dute.

Adinean aurrera joan ahala, eraikuntzak landuagoak dira eta beharrezkoa izaten da jostailuaren egileak emandako azalpenei jarraitzea.

Jolas mota hauen adibideak dira puzzleak, mekanoak, eraikitzeko maketak eta emaitza jakin bat lortzeko piezak elkartu edota pilatu behar diren jolasak.

Eraikuntza jolasek begien eta eskuen arteko koordinazioa suspertzen dute, baita formen eta koloreen bereizketa, arrazoibidea, leku antolaketa, arreta, gogoeta, memoria logikoa, kontzentrazioa, pazientzia eta azalpenak jarraitzeko gaitasuna ere. Autoestimuari mesede egiten diote eta norberak bere burua gainditzen laguntzen dute.

Umeak handitzen diren ahala mota askotako jolasak nahasten dira. Bost urteko ume batek ariketa jolasak egiten jarraitzen du, baina baita sinbolikoak ere, eta lasterketak makil baten gainean egiten ditu (zaldia) “indiar” baten atzean. Eta hamar urterekin polizietara eta lapurretara jolasten denean, sinbolismoa ukaezina da, gainera arau batzuk daude, zeinak guztiak errespetatu behar duten.

viernes, 18 de noviembre de 2011

Mila eta bat jolas!!

 Hemen uzten dizkizuet jolas ezberdinen link-ak. Jolas hauekin umeek euskara, sorkuntza, kultura, irakurmena, idazmena eta beste hainbat aspektu landu ditzakete.

Jolas egiteko ipuinak

Jolas egiteko ipuinak-audioak

Jolasak euskaraz

Jolastu eta ikasi

Heziketa jokoak

viernes, 4 de noviembre de 2011

Jolasaren garrantzia!!

Jolasa denbora galtzearekin lotzen ziren garaiak atzean geratu dira. Egun, hezitzaile eta adituen artean jolasaren garrantzia askotan nabarmentzen da.
Jarraian, hizkuntza, kultura, gizarte eta haurren garapenerako jolasak duen garrantziaz hitz egingo dugu.


JOLASAK, HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIORAKO TRESNA
 
Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da; baina, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia…
Nabarmentzekoa da jolasaren bitartez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetzen dela; horrek berebiziko garrantzia du hizkuntzaren normalizazio prozesuan. Euskaraz jolas egiten ondo pasatuko du haurrak, gustura sentituko da, eta jarduera dibertigarriekin lotuko du euskara. Gainera, euskarak, normalizazio prozesua gauzatzeko, bizitzaren arlo guztietan presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasteko behar dituen esamoldeak edo esaerak aurkitzeko.
 
JOLASAK, KULTURAREN TRANSMISIORAKO TRESNA

Jolasteko moduaren bidez herri baten identitatea transmititzen da; eta, haurren artean, kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Euskal jolasek Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean zertan eta nola jolasten ziren, zer baliabide erabiltzen zituzten, non jolasten ziren…
Kristalezko kanikarik ez zenean, fruituekin egiten ziren gaur egun kanikekin egiten diren jolasak. Horien lekuko dira intxaurrak erabiltzen ziren jokoak (intxaurreta, amia barruan, lau lauka, botxo…)
Beste hainbeste esan daiteke jolas jarduera horietan erabiltzen ziren esaera eta esamoldeei buruz, abesti, dantza eta ipuinei buruz, horietako asko erdaraz erabiltzen baitira egun. Beraz, eta laburbilduz, euskal jolasak Euskal Herriko historia hurbila (arlo bat bederen) ezagutzeko bide zuzena direla esan daiteke.
 
JOLASEN GIZARTE BALIOA

Hainbat arrazoi medio (gutxiago jolasten dute haurrek herri edo auzoetako karriketan, jostailuen merkataritzak eragin basatia du, lehiakortasun akademikoen gizarte delakoan bizi gara…), jolas libre edo bat-batekoa desagertzen joan da. Orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten egin baita (familia,
kalea), eta gehienek oso gune zehatzetan eta ozta-ozta iraun dute.
Produktibitatea helburu dugun gizarte honetan, helburua produktu bat sortzea ez duen beste edozein jarduera denbora galtzetzat hartzen da. Horixe da aisialdiak eta jolasak apurtu nahi duen uste okerra, jolasa denbora irabazteko bitarteko bat baita. Euskal jolasa ezkutuan dagoen altxortzat jo daiteke, eta altxor horrek jolaserako espazioa eta denbora berreskuratu eta jolasak sortzeko gaitasuna sustatzeko aukera emango digu.
Madrileko ostatu bateko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago abestea, dio.
Rio de Janeiro aireportuko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago maletak eramateko orgatxoekin jolas egitea.
Beraz: oraindik ere bada abesten duenik, oraindik ere bada jolas egiten duenik.

JOLASAK, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA

Helduen ikuspegitik, jolasa garrantzi handiko elementua da haurraren garapenaren hainbat alderdi lantzeko. Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputzaren hazieran. Haurrak bere giharrak dantzan jartzen ditu jolasean egiten dituen mugimenduekin.
Jolasak gauzak aurkitzen eta esperimentatzen ere laguntzen du. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz; eta euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Pentsamendua ordenatzeko ere lagungarri da Haurra denboran kokatzen da, espazioaren nozioak barneratzen ditu, bere hipotesi propioak egiaztatzen ditu, eta ezagutzak lantzen ditu. Azkenik, balio terapeutikoa ere izan dezake.
Egunerokotasunetik ihes egiteko aukera ematen du, eraberritzea eragiten du, eta gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.